Itxi

2021/11/17

08:16

Ekonomia

Gainbalioaren zerga

Gainbalioaren zergari buruzko dekretu berriak indarrean dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Auzitegi Konstituzionalak gainbalioaren zerga kalkulatzeko modua baliogabetu ostean, foru aldundiek araudia egokitu behar izan dute.

  • Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

    Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gainbalioaren zergari buruzko dekretu berriak indarrean sartu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, behin lurralde bakoitzeko aldizkari ofizialetan argitaratuta.

Urriaren 26an, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen gainbalioaren zerga kalkulatzeko modua, gehiegizkoa zela ebatzita.

Epai horren ondotik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek egokitu egin dute zerga horri buruzko araudia, udalei eta zergapekoei babes juridikoa bermatzeko.   

Aurrez, astelehenean, Eusko Jaurlaritzako, hiru aldundietako eta Eudeleko ordezkaritzak bildu ziren, egin beharreko aldaketak batera gauzatzeko.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;