Itxi

2021/11/20

21:07

Ekonomia

MANIFESTAZIOA

8.000 lagun inguru bildu dira Baionan, etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren aurka

EITB MEDIA

Iparraldeko etxebizitzen ia herena bigarren etxebizitzak dira, hutsik daude, eta krisi handia sortu da gai honen inguruan.

1:11
baiona
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azkenaldiko manifestaziorik jendetsuena izan da larunbat honetan Baionan. 8.000 pertsona inguru elkartu dira Lapurdiko hiriburuan etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren kontra deitutako manifestazioan. Izan ere, etxebizitzen krisia da une honetan Ipar Euskal Herriko arazo handienetako bat.

Manifestazioan parte hartu duten askok salatu dute etxe huts gehiegi daudela Iparraldean, etxeen ia herena bigarren etxebizitzak direla, erabilera turistikoa ematen zaiela askori eta horrek salmenta zein alokairuen prezioan eragina duela, salneurriak igoz eta jende askok merkatutik at utziz.

32 gizarte eragilek egin dute bat deialdiarekin, eta pankarta, afixa zein mozorro ugari ikusi dira manifestarien artean, baita giltza hotsa ere, eduki ezin daitekeen etxearen sinbolotzat.

Urte osoko alokairuak segurtatzea, prezioak arautzea eta babes sozialeko etxeak gehitzea eskatu dute, besteak beste, manifestariek. Eta bestelako politikak eta erabakiak hartzeko eskatu diete agintariei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;