Itxi

2021/11/23

14:57

Ekonomia

ESPAINIAKO AURREKONTUAK

ERCk aurrekontuak babestu ditu eta Espainiako Gobernuari kontuak aurrera ateratzeko gehiengoa ziurtatu dio

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hala baieztatu du Gabriel Rufian Kongresuko bozeramaileak prentsaurrekoan. ERCren babesarekin, Espainiako Gobernuak nahikoa boto ditu kontuak aurrera ateratzeko.

  • Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramailea

    Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Esquerra Republicanak (ERC) 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua babestuko duela baieztatu du astearte honetan, Espainiako Gobernuari kontu publiko berriak aurrera ateratzeko gehiengo bat ziurtatuz.

Hala baieztatu du Gabriel Rufian Kongresuko bozeramaileak prentsaurrekoan, Mertxe Aizpurua eta Oskar Matute EH Bilduko diputatuekin batera, eta plataforma bakoitzean hizkuntza koofizialetako ekoizpenetarako kuotak eta pizgarriak sartzeko akordioaren berri eman du, etorkizuneko Ikus-entzunezko Legearen baitan.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak aurrekontuak babestuko zituela iragarri zuen atzo, eta gaur Esquerra Republicanak gauza bera egin du.

Gauzak horrela, ERCren babesarekin, Espainiako Gobernuak nahikoa boto ditu kontuak aurrera ateratzeko; izan ere, PSOEren eta Unidas Podemosen babesei esker, EAJren zain, Espainiako Gobernuak EH-Bildu, PDeCAT, Más País-Equo, Compromis, Nueva Canarias, Teruel Existe eta Cantabro Alderdia batu ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;