Ekonomia -

Automobilgintza

Volkswagenek munduko ekoizle 'berdeena' izan nahi du

Alemaniako auto ekoizle handiak fabrikak berregituratuko ditu ekologikoagoak izan daitezen. Automobilgintzarentzat Volkswagen eredu izatea nahi dute.

Volkswagenek munduko ekoizle 'berdeena' izan nahi du. Argazkia: EITB
Volkswagenek munduko ekoizle 'berdeena' izan nahi du.
Volkswagenek munduko ekoizle 'berdeena' izan nahi du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen automobil ekoizle alemaniarrak munduko fabrikatzaile ekologikoena izan nahi du eta horretarako fabrikak berregituratuko ditu ekologikoagoak izan daitezen. Volkswagenek inoiz baino diru gehiago irabazi zuen iaz, 15.800 milioi euro.

Horixe jakinarazi zuen Martin Winterkorn Volkswagenen kontseilari ordezkariak Wolfsburgoko egoitza nagusian iazko diru kontuen aurkezpenean.

2015erako Europan saltzen dituzten autoek batez beste kilometroko 120 gramo CO2 baino gutxiago isurtzea jarri dute helburu.

Helburu hori lortzeko, ibilgailu bakoitza % 10-15 eraginkorragoa izan beharko da. Hala, auto berri guztietan eraginkortasuna indartzeko teknologiak aplikatuko dituzte, abiatzeko eta gelditzeko sistema, besteak beste.

Era berean, 2018rako 600 milioi euroko inbertsioa egingo dute energia berriztagarrietan. "Volkswagen automobilgintza industriaren barruan eredu izatea nahi dugu eta lortuko dugu", adierazi zuen Winterkornek.

Volkswagen automobil ekoizle alemaniarrak munduko fabrikatzaile ekologikoena izan nahi du eta horretarako fabrikak berregituratuko ditu ekologikoagoak izan daitezen. Volkswagenek inoiz baino diru gehiago irabazi zuen iaz, 15.800 milioi euro.Horixe jakinarazi zuen Martin Winterkorn Volkswagenen kontseilari ordezkariak Wolfsburgoko egoitza nagusian iazko diru kontuen aurkezpenean.2015erako Europan saltzen dituzten autoek batez beste kilometroko 120 gramo CO2 baino gutxiago isurtzea jarri dute helburu.Helburu hori lortzeko, ibilgailu bakoitza % 10-15 eraginkorragoa izan beharko da. Hala, auto berri guztietan eraginkortasuna indartzeko teknologiak aplikatuko dituzte, abiatzeko eta gelditzeko sistema, besteak beste.Era berean, 2018rako 600 milioi euroko inbertsioa egingo dute energia berriztagarrietan. "Volkswagen automobilgintza industriaren barruan eredu izatea nahi dugu eta lortuko dugu", adierazi zuen Winterkornek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Albisteak multinazionalak Alemania bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Volkswagen Ingurumena azken ordukoa Energia berriztagarriak Automobilgintza