Ekonomia -
% 5,3ko defizit berria
Estatuak bere gain hartuko du 5.000 milioiko murrizketa
''Bidezkoak izango ez liratekeen'' zergak igotzea baztertu egin du Montorok. Diputatuen Kongresuan 118.565 milioi euroko gastu-muga onartu dute 2012rako, PP eta UPN alderdien botoekin.
Erredakzioa
Estatuko Administrazio Zentralak hartuko du bere gain Bruselarekin adostutako defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketa, Cristobal Montoro Ogasun ministroak jakitera eman duenez. ''Gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa.
Diputatuen Kongresuan eman du Montorok Gobernuaren asmoen berri. Bertan, 2012ko gastu-muga onartu dute, aldeko 179 botorekin (PP eta UPN). Kontrako 133 boto jaso ditu proposamenak (PSOE, IU, ezker anitza eta talde mistoko alderdirik gehienak), eta 27 abstentzio izan dira (CiU, EAJ, UPyD, CC eta Foro). 118.565 milioi eurokoa izango da aurrekontuetarako gastu-muga, joan den urtekoa baino % 4, 7 gutxiago. Ministerioen gastuetan % 12,5eko murrizketa aurreikusi dute.
Estatuak bere gain hartuko du 5.000 milioiko murrizketaAstearte honetako bilkuran Eurotaldearen bileraren ondoren % 5,8tik % 5,3ra jaitsi den defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketaz ere aritu dira. Horri aurre egiteko, ''bidezkoak izango ez liratekeen'' zergak igotzea baztertu egin du ministroak, eta ''gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''ahulei eragingo ez dieten neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa, Montorok aurreratu duenaren arabera.
Ministroak ohartarazi duenez, Administrazio Zentralak murrizketaren zatirik handiena bere gain hartzeak ez du esan nahi erkidegoen gastu-muga malgutu egingo denik, eta 2012rako % 1,5eko muga bete behar dutela gogorazi du.
Defizit berria ''lor daitekeen helburu bat da'', ministroaren hitzetan. ''2013an gastuan egin beharreko murrizketa 2012ra aurreratzea dakar Bruselak eskatutako murrizketak'', azaldu du.
Estatuak % 0,87ko defizita izan zuen urtarrilean
9.313 milioi euroko defizita izan zuen estatuak urtarrilean, BPGren % 0,87, Ogasun Ministerioak emandako datuen arabera. Diru-sarrerak eta egindako ordainketak kontuan hartuta, 9.040 milioi eurokoa izan zen defizita (2001ko urtarrilean 7.706koa izan zen). Urtean zehar kontuek izango duten bilakaeraren adierazgarritzat hartu beharra ez dagoela azpimarratu du Ministerioak.
Estatuko Administrazio Zentralak hartuko du bere gain Bruselarekin adostutako defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketa, Cristobal Montoro Ogasun ministroak jakitera eman duenez. ''Gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa.Diputatuen Kongresuan eman du Montorok Gobernuaren asmoen berri. Bertan, 2012ko gastu-muga onartu dute, aldeko 179 botorekin (PP eta UPN). Kontrako 133 boto jaso ditu proposamenak (PSOE, IU, ezker anitza eta talde mistoko alderdirik gehienak), eta 27 abstentzio izan dira (CiU, EAJ, UPyD, CC eta Foro). 118.565 milioi eurokoa izango da aurrekontuetarako gastu-muga, joan den urtekoa baino % 4, 7 gutxiago. Ministerioen gastuetan % 12,5eko murrizketa aurreikusi dute.Estatuak bere gain hartuko du 5.000 milioiko murrizketaAstearte honetako bilkuran Eurotaldearen bileraren ondoren % 5,8tik % 5,3ra jaitsi den defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketaz ere aritu dira. Horri aurre egiteko, ''bidezkoak izango ez liratekeen'' zergak igotzea baztertu egin du ministroak, eta ''gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''ahulei eragingo ez dieten neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa, Montorok aurreratu duenaren arabera.Ministroak ohartarazi duenez, Administrazio Zentralak murrizketaren zatirik handiena bere gain hartzeak ez du esan nahi erkidegoen gastu-muga malgutu egingo denik, eta 2012rako % 1,5eko muga bete behar dutela gogorazi du.Defizit berria ''lor daitekeen helburu bat da'', ministroaren hitzetan. ''2013an gastuan egin beharreko murrizketa 2012ra aurreratzea dakar Bruselak eskatutako murrizketak'', azaldu du.Estatuak % 0,87ko defizita izan zuen urtarrilean9.313 milioi euroko defizita izan zuen estatuak urtarrilean, BPGren % 0,87, Ogasun Ministerioak emandako datuen arabera. Diru-sarrerak eta egindako ordainketak kontuan hartuta, 9.040 milioi eurokoa izan zen defizita (2001ko urtarrilean 7.706koa izan zen). Urtean zehar kontuek izango duten bilakaeraren adierazgarritzat hartu beharra ez dagoela azpimarratu du Ministerioak.