Ekonomia -

2012ko datuak

Gipuzkoa 'atzeraldian' sartu da, Adegiren ustez

2012. urtean 1.300 lanpostu galduko dira eta Gipuzkoako enpresen % 5ek itxi egingo dute, Adegiren datuen arabera.

Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidentea. Argazkia: EITB.
Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidentea. Argazkia: EITB.
Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidentea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoa "atzeraldian" sartu dela adierazi du gaur Eduardo Zubiaurre Adegiko presidenteak. 2012. urtea "oso gogorra" izango dela nabarmendu du, enpresa askok itxi egingo dutelako eta lanpostu ugari galduko direlako. Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du Zubiaurrek Gipuzkoako egoera ekonomikoaz hitz egiteko. 2012. urtean 1.300 lanpostu suntsituko dira eta enpresen % 5ek itxi egingo dute, Adegiren datuen arabera.

Urtearen lehengo bi hilabeteak igaro direnean, aurreikusitakoa "bete" egin dela esan du Zubiaurrek. Bere ustez, Gipuzkoako enpresa buruen artean "alarmak piztu egin dira" eta "zerbait egiteko ordua heldu da".

"Aurreiritzi ideologikoek eta eztabaida antzuek Gipuzkoa gelditu besterik ez dute egingo", esan du Adegiko presidenteak. "Denbora gehiago" ez galtzeko eskatu die politikoei eta "elkarlanerako espiritua" berreskuratzeko deia egin du.

Lan-erreforma begi onez ikusten duela esan du Zubiaurrek eta Gipuzkoak bizi duen egoera zailari aurre egiteko "irtenbidea" defizit publikoaren egutegia malgutzearekin etor litekeela azpimarratu du. Horrez gain, enpresek laguntza gehiago behar dituztela esan du.

Gipuzkoak bost urte eman ditu krisian murgilduta. 2011ko azken datuen arabera, Estatu mailan langabetu gutxien dituen lurraldea da, baina urtarrileko eta otsaileko datuak "oso txarrak dira", Adegiren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea