Politika -
Elkarrizketa ETBn
Krisiari aurre egiteko foro bat eratzea proposatu du De Andresek
Arabako ahaldun nagusia erakundeen bikoizketen inguruko eztabaida egitearen alde azaldu da.
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak krisi ekonomikoari aurre egiteko "foro" bat eratzea proposatu du, euskal alderdi guztien ordezkaritzarekin.
"Hitz egiteko izango litzateke, ez erabakitzeko, hori erakundeek egin behar dutelako, eta hauteskunde aldiez at funtzionatu beharko luke", azaldu du ETBko elkarrizketa batean.
Zailtasun ekonomiko egoeran alderdi guztiek "ulertzeko gogo handiagoa" dutela esan du, eta hauteskunde kanpaina hurbiltzen ari den heinean, "gogo hori parentesi batean sartzen da", esan du.
Lehendakariarenbakerako eta elkarbizitzako planaz ere mintzatu da. EAEko PP aurka azaldu da eta Jose Antonio Pastorren adierazpenei erantzun die, izan ere, bi alderdiak akordio batera iritsi zirela esan zuen eta azken unean, PPk erabakia aldatu zuela Espainiako PPren eskuhartzeagatik.
"Ez dugu Espainiako PPren presiorik jaso", esan du, "PPren jarrera gai honetan EAEko PPk markatzen du".
Erakundeen ereduen inguruan hausnartzearen inguruan, Lopezek "helburu errazagoak" jarri beharko lituzkeela uste du, eta PPk egungo eredua babesten duela azpimarratu du, nahiz eta bikoizketen inguruan eztabaida egitearen alde azaldu den.