Ekonomia -
Eustaten datuak
Euskadi Europar Batasuneko 15. postuan, berrikuntza arloan
Giza baliabideen, ikerkuntzaren eta enpresa-inbertsioen alorretan nabarmendu da Euskal Autonomia Erkidegoa
Erredakzioa
Euskadi Europar Batasuneko 15. postuan dago berrikuntzaren arloan, eta batik bat enpresa-inbertsioaren eta giza baliabideen alorretan nabarmendu da, kualifikazio handiko pertsonakbaititu.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Berrikuntza Adierazleen Panelaren (IUS 2011) datuak argitaratu ditu. Suedia da buru, eta ondoren, Danimarka eta Alemania daude "berrikuntzako lider" moduan 27en Batasunean. Hala ere, denen gainetik Europar Batasunetik at dagoen Suitza nabarmendu behar da.
Atzetik, Belgika, Erresuma Batua eta Herbehereak daude "berrikuntza altuarekin". Ondoren, "maila moderatuarekin", Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Espainia, Hungaria eta Grezia.
Euskadi tartean dago, 0,46ko notarekin; izan ere, Espainian batez besteko nota 0,41ekoa izan da eta Europar Batasunean, 0,54ekoa .
Giza baliabideen alorrean, Batasunak baino 5 puntu gehiago eta Espainiak baino 17 puntu gehiago ditu, kualifikazio handiko pertsonak baititu.
Enpresa inbertsioan Europako batez bestekoaren 6 puntu gehiago eskuratu ditu EAEk, eta Espainiak baino 25 gehiago.
Giza baliabideetan Batasunak baino 5 puntu gehiago ditu eta Espainiak baino 17 gehiago, kualifikazio handiko personak izateagatik.
Azkenik, ikerkuntza ere nabarmendu behar da. Sare zientifikoaren lehiakortasuna nazioartean neurtzen da arlo honetan; Espainiaren maila berean eta Europar Batasunak batez beste duen mailatik puntu bat gorago dago.
Gainontzeko dimentsioetan puntuazioa Europako batez bestekoaren azpitik dago.
Euskadi Europar Batasuneko 15. postuan dago berrikuntzaren arloan, eta batik bat enpresa-inbertsioaren eta giza baliabideen alorretan nabarmendu da, kualifikazio handiko pertsonakbaititu.Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Berrikuntza Adierazleen Panelaren (IUS 2011) datuak argitaratu ditu. Suedia da buru, eta ondoren, Danimarka eta Alemania daude "berrikuntzako lider" moduan 27en Batasunean. Hala ere, denen gainetik Europar Batasunetik at dagoen Suitza nabarmendu behar da.Atzetik, Belgika, Erresuma Batua eta Herbehereak daude "berrikuntza altuarekin". Ondoren, "maila moderatuarekin", Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Espainia, Hungaria eta Grezia.Euskadi tartean dago, 0,46ko notarekin; izan ere, Espainian batez besteko nota 0,41ekoa izan da eta Europar Batasunean, 0,54ekoa .Giza baliabideen alorrean, Batasunak baino 5 puntu gehiago eta Espainiak baino 17 puntu gehiago ditu, kualifikazio handiko pertsonak baititu.Enpresa inbertsioan Europako batez bestekoaren 6 puntu gehiago eskuratu ditu EAEk, eta Espainiak baino 25 gehiago.Giza baliabideetan Batasunak baino 5 puntu gehiago ditu eta Espainiak baino 17 gehiago, kualifikazio handiko personak izateagatik.Azkenik, ikerkuntza ere nabarmendu behar da. Sare zientifikoaren lehiakortasuna nazioartean neurtzen da arlo honetan; Espainiaren maila berean eta Europar Batasunak batez beste duen mailatik puntu bat gorago dago.Gainontzeko dimentsioetan puntuazioa Europako batez bestekoaren azpitik dago.