Itxi

2022/01/04

19:30

Ekonomia

Etxebizitza

Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak hilean 250 eurotik 275era igo dira Euskadin

Agentziak | EiTB Media

Euskal Autonomia Erkidegoan neurriak 30.000 pertsona baino gehiagori mesede egitea espero dute.

  • Artxiboko argazkia: EFE

    Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak alokairua ordaintzeko diru-laguntzak hilean 250 eurotik 275era igo ditu. Neurriak 30.000 pertsona baino gehiagori mesede egitea espero dute.

Igoerak etxebizitzako diru-laguntza ekonomikoei, gazteen emantzipazioa errazteko Gaztelagun laguntza programari eta etxebizitza diru-laguntza osagarriei eragingo die, azken horiek Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errentari lotuak.

Guztira, 30.000 herritar baino gehiagori mesede egingo die igoerak; izan ere, egun 1.000 familia baino gehiagok prestazio ekonomikoa jasotzen dute, 36 urtez azpiko 2.200 gazte inguruk alokairua ordaintzeko diru-laguntza eta 27.000 etxek laguntza osagarriak, Iñaki Arriolak zuzendutako Sailak jakitera eman duenez.

Gaztelagun programari dagokionez, 25 euroko igoera "beste hobekuntza" batzuekin osatuko dute, diru-laguntzen behin-behinekotasuna kenduz esaterako. Horrela, 36 urte bete arte mantenduko dituzte, gainerako baldintzak betez gero.

Iragan urrian beste hobekuntza bat onartu zuten, alokairu errenta maximoei dagokiena. Horrela, orain Bilbon, Donostian eta Gasteizen 775 eurora arteko errentak ordaintzen ari diren gazteek diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute; 750 eurora arte Bilboko eta Donostiako metropoli-barrutian eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan, eta 675 euroko muga gainerako udalerrietan.

Orain arte muga 750, 650 eta 600 euroan egon da, hurrenez hurren, diru-laguntzak jasotzeko aukera izateko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;