Itxi

2022/01/10

14:14

Ekonomia

LAN-ISTRIPUA

Behargin bat hil da Gasteizen, aldamiotik erorita

EITB MEDIA

Ezbeharra 12:00ak aldera gertatu da Olarizu auzoan, Errekaleorretik gertu. CCOOk ohar batean jakitera eman duenez, hildakoa LAR Servicios Auxiliares a la Construccion S.L igeltserotza enpresako langilea zen, Construcciones Urrutia S.L konpainiako azpikontrata.

  • Olarizu auzoan jazo da lan istripua. Argazkia: EITB Media

    Olarizu auzoan jazo da lan istripua. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

47 urteko langile bat hil da Gasteizen, Olarizu auzoan, lanean ari zen eraikinetik behera erorita.

Ezbeherra 12:00ak aldera gertatu da, Errekaleorretik gertu, behargina aldamiotik behera erori denean. Bertan hil da. CCOOk ohar batean jakitera eman duenez, hildakoa LAR Servicios Auxiliares a la Construccion S.L igeltserotza enpresako langilea zen, Construcciones Urrutia S.L konpainiako azpikontrata.

Osalanek eta Ertzaintzak ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Aurten lan istripuz hil den bigarren langilea dela salatu dute sindikatuek. Joan den urtarrilaren 6an, Barakaldoko Berri Otxoak gizarte taldeak, urteko lehen lan-heriotza salatu zuen. Urtarrilaren 3an izan zen, herriko denda batean. Biktimak 59 urte zituen.

LAB sindikatuak hildakoaren familiari elkartasuna adierazi dio, eta erakundeen inplikazioa eta eraikuntzarako plan berezi bat eskatu ditu, lanpostuetan heriotzak saihesteko benetako politika prebentiboekin.

"LAB sindikatutik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu beharginaren familiari eta hurbilekoei; eta 2021ean gutxienez 62 langile hil zirela gogorarazi nahi dugu", azpimarratu du sindikatu abertzaleak.

"2021ean zazpi hildako izan ziren Euskal Herrian, altueratik erorita, eta 2020an, modu berean hil zen beste langile bat Olarizu auzoan", zehaztu du LABek.

Heriotzaren aurrean, "euskal gehiengo sindikalarekin batera" mobilizazioa deitu du sindikatu abertzaleak ostegunerako, 11:30ean, Gasteizko Olarizu hiribidean.

Era berean, Euskadiko CCOOk lan-istripua salatu eta asteazkenean 12:00etan SEA Arabako patronalaren egoitza aurrean elkarretaratzea egingo dutela iragarri du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;