Itxi

2022/01/12

19:14

Ekonomia

Energia proiektuak

Aragoiko enpresa batek ponpaketarako bi zentral eraiki nahi ditu Araban

EITB MEDIA

Zaragozan egoitza duen Atalaya Generacion enpresak bi ur-putzu eraiki nahi ditu. Gasteiz eta Subijana Morillas izeneko bi proiektuek orduko 25 gigawatteko biltegiratze-potentzia gehituko lukete. Eusko Jaurlaritzak, dituen ezaugarriak medio, ez du proiektua babestu.

  • Subijana Morillas (Araba). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    Subijana Morillas (Araba). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zaragozan egoitza duen Atalaya Generacion enpresak ponpaketarako bi zentral eraiki nahi ditu Araban. Konkretuki, bi ur-putzu eraiki nahi ditu konpainiak. Eusko Jaurlaritzak, dituen ezaugarriak medio, ez du proiektua babestu, EiTB Mediako iturriek jakinarazi dutenez.

Hala ere, baimenak Espainiako Gobernuari dagozkio.

Eskaria asetzeko eta energia biltegiratzeko izango lirateke. Gasteiz eta Subijana Morillas izeneko bi proiektuek orduko 25 gigawatteko biltegiratze-potentzia gehituko lukete, Espainiako Estatuan edukiera handiena duen eraikina bihurtuz.

Egunez elektrizitatea sortuko litzateke ura turbina batetik kanporatuz, eta gauez, argia merkeagoa denean, berriz, goiko baltsara ponpatuko luke, errentagarritasuna lortuz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;