Ekonomia -

koronabirusa

Gipuzkoak covid funtseko 25,1 milioi euro banatuko dizkie udalerriei

Oinarrizko zerbitzu publikoetara (osasungintza, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) zein bestelako gaietara bideratu ahal izango dituzte baliabide horiek.

Covid funtsen inguruko bilera. Argazkia: EFE
Covid funtsen inguruko bilera. Argazkia: EFE
Covid funtsen inguruko bilera. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuak aktibatutako baliabideetatik 25,1 milioi euro banatuko ditu Gipuzkoako Aldundiak udalen artean. Osasungintza, hezkuntza edo gizarte zerbitzuak bezalako oinarrizko zerbitzu publikoetara zein bestelako gaietara bideratu ahal izango dituzte.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia Donostiako, Eibarko eta Oñatiko alkateekin bildu da ostegun honetan; Eneko Goia, Jon Iraola eta Izaro Elorza, hurrenez hurren. Foru Gobernuko Kontseiluak datorren astean onartuko duen baliabide banaketari buruz hitz egin dute.

Bileran zehar, foru arduradunak gogorarazi du Euskadiko erakunde eta finantzaketa sistemak "arrisku irizpideak eta partekatutako ardura" dituela zedarri. Haren aburuz, partekatutako ardura horrek administrazio publiko guztien kudeaketa zorrotz eta arduratsuagoa dakar, eta "zerbitzu hobea biztanleriarekiko".

Diputatu nagusiak nabarmendu duenez, udalen finantzaketa "une ona bizitzen ari da". Izan ere, urrian onartutako 2021eko aurre likidazioaren arabera, 55 milioi euroko aparteko ekarpena jasoko dute, aurrekontuetatik.

Finantza Publikoen Euskal Kontseilua telematikoki bildu zen abenduaren 28an, eta Estatuak pandemiaren aurrekontu-eragina indargabetzeko aktibatutako funtsen banaketa adostu zuten, lurralde historikoen artean.

Guztira, 188 milioi euro dira eta, Ekarpen Legearen arabera, horietatik 62,9 milioi euro Gipuzkoari dagozkio.

Lurraldeko Aldundiak bertako udalen artean banatu ditu baliabideak, "jaso eta berehala". Jasotako finantzaketaren % 40 dagokie.

Hala, Donostiak 6.850.000 euroko ekarpena jasoko du. Bestalde, lurraldeko udalerri nagusiek honako zenbatekoak jasoko dituzte: 2.131.000 euro Irunek, 1.337.000 euro Errenteriak, 942.000 euro Eibarrek, 783.000 euro Zarautzek, 746.775 euro Arrasatek, 691.000 euro Hernanik, 670.000 euro Tolosak, 626.000 euro Lasarte-Oriak, 569.000 euro Hondarribiak eta 509.000 euro Azpeitiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eibar Hernani albisteak Azpeitia albisteak Tolosako berriak Zarautz argazkiak Arrasate Hondarribia argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Irun Lasarte-Oria argazkiak Errenteria argazkiak Eguneko albisteak COVID fokuak Dirulaguntzak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak