Itxi

2022/01/14

09:54

Ekonomia

KPI

Euskadik eta Nafarroak KPIaren % 6,4ko eta % 6,6ko igoerarekin itxi dute urtea, hurrenez hurren

I. G. | EITB MEDIA

Argindarraren, elikagaien eta hotel eta jatetxeen garestitzeak eragin du, neurri handi batean, inflazioaren gorakada.

  • Emakume bat supermerkatuan

    Emakume bat supermerkatuan. Irudia: freepik.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,2 igo zen Euskadin abenduan, aurreko hilabetekoarekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 6,4ra igo zen, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Bestalde, Nafarroan % 6,6 igo da inflazio tasa 2021ean, Estatuko batezbestekoa baino hamarren bat gehiago eta azaroan baino bederatzi hamarren gehiago.

Estatu osoan, prezioak % 1,2 igo ziren abenduan, aurreko hilabetekoekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 6,5era igo zen, azaroko tasa baino puntu bat gorago. 29 urteko mailarik altuenean kokatu da, besteak beste, argia, elikagaiak eta hotel eta jatetxeak garestitu direlako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;