Itxi

Ekonomia

KPI

Inflazioa % 6,7ra igo da abenduan, 29 urteko tasarik altuena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Indizea % 1,3 igo da abenduan eta 1992ko martxotik izandako daturik altuena da. Urtetik urterako joerari dagokionez, nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera.

  • Emakume bat erosketak egiten

    Emakume bat erosketak egiten. Irudia: pexels.com

Estatu mailan, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 1,3 igo zen abenduan aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 6,7ra igo zen, azaroko tasa ( % 5,5) baino bi puntu gorago. 29 urtetan jasotako mailarik altuena da, argindarraren eta, neurri txikiagoan, elikagaien garestitzearen ondorioz.

Abenduko datuarekin, 1992ko martxotik izandako altuena, urte arteko KPIak hamabigarren tasa positiboa du jarraian, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datu aurreratuen arabera.

  1. urteaz geroztik, inflazioak abenduan izan duen igoerarik handiena da.

Urtetik urterako joerari dagokionez, nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera, 2020ko hilabete berean baino handiagoa, eta, neurri txikiagoan, elikagaien prezioena, azken horien prezioak jaitsi egin baitziren iaz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena