Itxi

Ekonomia

BALANTZEA

EAEko ekonomia % 5,5 hazi da 2021. urtean

AGENTZIAK | EITB Media

Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspenaren arabera, ekonomia are gehiago haziko da aurten: % 6,7. Enplegua, berriz, % 5,5 hazi da 2021ean, eta urte amaieran langabezia-tasa % 9,2koa izango dela aurreikusi du Jaurlaritzak.

  • Industriako langile bat lanean

    Industriako langile bat lanean. Artxiboko argazkia: Irekia

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia % 5,5 hazi zen iaz, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan zabaldutako datuen arabera. Jaurlaritzak egindako aurreikuspenaren arabera, ekonomia are gehiago haziko da aurten: % 6,7.

Enpleguak, ostera, % 5,2 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuta. Eustatek ez du oraingoz, ordea, iazko behin betiko langabezia-tasa jakinarazi.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak martxoaren 4an argitaratuko ditu Barne Produktu Gordinaren (BPG) eta langabeziari buruzko behin betiko datuak eta urte osoko balantzea.

Barne Produktu Gordinak hazkunde nabarmena izan zuen iaz. 2020an, % 9,5 egin zuen behera, 2019ko datuekin alderatuta, covid-19ak eragindako krisiagatik.

Datuak sektorez sektore bereizita, industria, merkataritza, ostalaritza eta garraioa izan ziren aurreko urteko datuekin alderatuta gehien hazi zirenak.

2021eko laugarren hilekoan, Barne Produktu Gordina (BPG) % 4,5 hazi zen, 2020ko epe bereko datuekin alderatuta. Enplegua, ostera, % 4,3 hazi zen. 2021eko hirugarren hiruhileko datuekin alderatuta, ostera, % 1,2 hazi zen BPG eta % 0,8 enplegua.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena