Ekonomia -

Lan gatazka

Guggenheim museoko garbitzaileek soldata arrakala eta astean 52 ordura arteko lanaldiak salatu dituzte

Langileek 223 egun daramatzate greban. Kritikatu dutenez, enpresak lanuzteak egiten dituzten beharginak ordezkatzen ditu eta museoa "Bilboko Udalarena den makineria erabiltzen ari da kanpoko garbiketa lanak egiteko".

Las trabajadoras, durante la manifestación. Foto: @ELAsindikatua
Las trabajadoras, durante la manifestación.
Las trabajadoras, durante la manifestación. Foto: @ELAsindikatua

Agencias | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guggenheim Bilbao Museoko garbitzaileek 223 egun daramatzate greban. Gaur manifestazioa egin dute Bilboko kaleetatik euren sektorean dagoen soldata arrakala eta lan karga handiak salatzeko. Azaldu dutenez, askotan "astean 48 orduko lanaldiak, batzuetan 52 ordukoak ere" egin behar izaten dituzte (hitzarmenaren arabera, 35 ordukoa da) lankideak ordezkatu ahal izateko. Horren aurrean, behargin gehiago eskatu dituzte.

Martxa Bizkaiko Foru jauregian abiatu, eta Moyua plazatik igaro ostean, Museoan amaitu dute. Bertako zabalgunean karaokea egin dute prekarietatea salatzeko.

ELA sindikatuko ordezkari batek prekarietate hori zertan den azaldu du: langileok jasotzen dituzten soldatak ez dute igoerarik izan "urte luzeetan", eta lanaldi osoan ez dauden behargin asko "hilean 600 euro jasotzera ere ez dira heltzen", lanaldi osoan daudenak, bestalde, "1.000 euro baino gutxiago poltsikoratzen dute".

Era berean, sektore horretan dagoen soldata arrakala salatu dute. Izan ere, kalean edo errepideetan garbiketa lanak egiten dituzten beharginek, gehientsuenak gizonezkoak, garbiketan aritzen diren emakumeak baino 10.000 euro gehiago jasotzen dute.

Halaber, euren lan hitzarmenak 35 orduko lanaldia zehaztuta badu ere, langile askok "49 eta 52 ordu" egin behar izaten dituzte lankideen bajak eta oporrak ordezkatzeko. Euren hitzetan, ezinbestekoa da behargin gehiago kontratatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Guggenheim Bizkaia ELA Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Matxismoa Lan gatazkak