Ekonomia -

Industria

Jaurlaritzak 16 milioi inbertituko ditu Eibarko Erisono industriagunea handitzeko

Altxatuko duten eraikina, 14.000 metro koadro pasatxokoa, "enpresa-ekimen aurreratuetarako" bideratuko dute.

Erisono eraikinak izango duen itxuraren simulazioa. Argazkia: Spri
Erisono eraikinak izango duen itxuraren simulazioa.
Erisono eraikinak izango duen itxuraren simulazioa. Argazkia: Spri

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro inbertituko ditu Eibarko (Gipuzkoa) Erisono industriagunea handitzeko. 14 100 metro koadroko eraikin berri bat altxatu, eta "enpresa-ekimen aurreratuetarako" bideratuko dute.

Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak lur sailera egin duen bisitan azaldu duenez, eraikuntza hiru fasetan egingo dute. Tapiaren aurreikuspenen arabera, "urte amaierarako edo 2023ko hasierarako proiektua lizitatzeko" prest egon liteke.

Eraikuntza berriaren osagarri, Tekniker ikerketa zentroa eta Sprilurrek 2017an sektore eolikorako egokitu zuen Windbox aerosorgailuetarako proba-saiakuntzen bankua daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eibar Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Industria