Ekonomia -

Rajoyren neurria

Nafarroako Gobernua ere zerga amnistiaren kontra agertu da

Roberto Jimenez presidenteorde sozialistak azaldu duenez, "iruzurgileak jazarri egin behar dira. Nafarroan ez da zerga amnistiarik izango".

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ez du Espainiako Gobernuak onartutako zerga amnistia ezarriko, Roberto Jimenez presidenteorde sozialistak Ser irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez.

Presidenteordeak adierazi duenez, "iruzurgileak jazarri egin behar dira. Nafarroan ez da zerga amnistiarik izango".

Yolanda Barcina presidenteak esan zuen ez zuela gogoko Mariano Rajoyren Gobernuak iragarritako neurria, baina Foru Gobernuak gaur arte ez du erabakirik jakinarazi.

Pasa den asteartean Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek esan zuten zerga amnistiarik ez zutela ezarriko eta atzo Arabako Aldundiak berdina egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea