Ekonomia -

KORONABIRUSA

Zabalik dago epea gaueko aisialdirako lokalek 70.000 eurorainoko laguntzak eska ditzaten

Astelehenean argitaratu zen Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean Jaurlaritzak iragarritako agindu berria. Oraingoan 22 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte ostalariek, eta otsailaren 28ra arte egongo da irekita eskaerak egiteko epea.

Gaueko aisialdia, pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako bat. Argazkia: EiTB MEDIA
Gaueko aisialdia, pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako bat. Argazkia: EiTB ERDIA
Gaueko aisialdia, pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako bat. Argazkia: EiTB MEDIA

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaueko aisialdirako lokalek Jaurlaritzak iragarritako laguntza berriak eska ditzakete gaurtik aurrera. 22 milioi euro bideratu dituzte laguntza horietara, murrizketek eragindako galerak arintzeko; izan ere, oraindik indarrean dago, esaterako, tabernak 01:00etan ixtea agintzen duen legea. Laguntza horiek eskatzeko epea otsailaren 28an amaituko da.

Agindu berria astelehenean argitaratu zen Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Eusko Legebiltzarretik egindako agerraldian baieztatu zuenez. Hala, Euskadiko ostalariek gaurtik aurrera eskatu ahal izango dituzte 2.000 eta 70.000 euro bitarteko laguntza berriak. Laguntzok lizentziaren araberakoak izango dira:

- I. eta III. taldeetan sartzen ez diren II. taldeko establezimenduak, kontzertu-aretoak eta ostalaritza-establezimenduak, 01:00etan ixteko ordutegia dutenak, 2.000 eta 6.000 euro bitartean eskatu ahalko dituzte.

- III. taldeko establezimenduak, pubak eta taberna bereziak, 02:30ean ixten dituztenak, 6.000 eta 25.000 euro bitartean.

- IV. taldeko lokalek, dantza- eta aisialdiko-establezimenduek, 04:30ean ixteko agindua dutenek, 10.000 eta 70.000 bitartean.

Guztira 122 milioi euroko laguntzak jaso ditu EAEko ostalaritza-sektoreak pandemia hasi zenetik. Covid-19ari lotutako lehenengo laguntzak 15 milioi eurokoak izan ziren. Ondoren, 30 milioikoak iritsi ziren ostalaritzarako, eta horietako 8 milioi, gaueko aisialdirako. Gainera, Espainiako Ogasun Ministerioak 45 milioi euro eman zikion ostalaritza-sektoreari.

Orain, Eusko Jaurlaritzak beste 22 milioi euro bideratu ditu gaueko aisialdirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Arabako gaurko albisteak Turismoa Euskadi berriak Zer egin Euskadin Tabernak gaur Merkataritza albisteak COVID fokuak Dirulaguntzak Euskadin