Ekonomia -

Araba

PSE-EE eta PP datozen asteetan bilduko dira, Iruña Okan gertatutakoaren ostean

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak Iruña Okan gertatutakoa "tamalgarria" dela esan du.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, alderdi sozialista eta PP datozen asteetan bilduko dira Iruña Okan (Araba) gertatutakoaren ostean "egoera bideratzeko" eta, horrela, "Komunikaziorako eta elkarrizketarako bide bat ezartzeko".

Bilbon egindako prentsaurrekoan, kazetariek egindako galderei erantzun die, PSE-EEk (Iruña Okan gobernatzen duena) EH Bildurekin aurrekontuak adostu ostean. Albistea jakitean, Carlos Iturgaiz Euskadiko popularren buruak bilera bertan behera uzteko eskatu zien sozialistei.

Azkenik, Iturgaizek iragarri du laster bilduko dela PSE-EEko idazkari nagusiarekin, baina "tamalgarritzat" jo du Iruña Okan gertatutakoa.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Iturgaitzek esan du ez zela "ulergarria" izan alkate sozialistak EH Bildurekin aurrekontuak adostea, PPk "egonkortasuna" ematen urteak daramatzan udalerri batean.

Bestalde, Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak adierazi duenez, joan den ostegunean Eusko Legebiltzarrean Iturgaitzekin hitz egin zuen, eta Arabako udalerrian gertatutakoaz eta Udalean bizi zen "anomalia instituzionalaz" duen iritzia helarazi zion.

"Bere ondoeza azaldu zidan, nik arrazoiak azaldu nizkion eta datozen asteetan elkartzera animatu ginen", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Ekonomia PSE-EE berriak PP Bizkaia Eguneko albisteak Albisteak Iruña Oka Carlos Iturgaiz azken ordukoa Eneko Andueza albisteak