Ekonomia -
KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko KPIak behera egin du urtarrilean, % 6ra EAEn eta % 6,3ra Nafarroan
Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Urte arteko inflazioa % 6,4ra jaitsi da urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 6ra Nafarroan, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Prezioek lau hamarren egin dute behera EAEn urtarrilean, abendutik urtarrilera. Nafarroan, ostera, puntu erdikoa izan da jaitsiera.
Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada hilabete horretan.
Espainiako Estatuan, ostera, urte arteko tasa % 6,1ekoa izan da, abenduan baino lau hamarren txikiagoa. Abenduko urte arteko inflazioa (% 6,5) azken 30 urteetako handiena izan zen.