Ekonomia -
BBVAko aurreikuspena
Euskadik % 0,6ko 'atzeraldi arina' jasango du aurten, BBVAren arabera
Bankuaren arabera, 2013. urte hasieran enplegua sortzen hasiko da Euskadin, beti ere nazioarteko "egoera aldakorrak norabidea okertzen ez badu".
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoak % 0,6ko "atzeraldi arina" izango du 2012. urtean, BBVAk egindako aurreikuspenaren arabera. 2013rako, berriz, % 0,7ko hazkundea izango da Euskadin txosten horren arabera.
BBVAko arduradunek agerraldia egin dute Bilbon, euskal ekonomiaz egin duten aurreikuspena aurkezteko. Horren arabera, Euskadik % 0,6ko atzeraldia izango du aurten, Espainiako 1,3tik oso urrun.
Bankuaren arabera, 2013. urte hasieran enplegua sortzen hasiko da Euskadin, beti ere nazioarteko "egoera aldakorrak norabidea okertzen ez badu".
BBVAren iritziz, oso garrantzitsua izango da egungo krisi finantzieroa eta zorraren krisia konpontzea eta Gobernuek hartutako neurri guztiek emaitza onak ematea.
Euskal ekonomian, esportazioen garrantzia goraipatu dute BBVAko arduradunek, 2007. urteko krisia hasi baino lehenagoko datuetara heldu baita.
Langabezia eta enplegu sorrerari dagokionez, urte amaierarako langabezia tasa zertxobait jaistea aurreikusten du BBVAk.
Horrez gain, bankuak gomendio bat eman die EAEko enpresei: Euskal ekonomia kanpoko merkatuetara gehiago ireki behar da, batez ere herrialde azaleratu berriei.