Ekonomia -

Repsol-YPF

YPF desjabetzearen aurka lan egitea adostu dute Espainiak eta AEBek

"Munduko Bankuan, Nazioarteko Diru Funtsean, G-20an edo presioa egiteko beste edozein erakundetan" nola jardun aztertuko dute.

Jose Manuel Garcia-Margallo eta Hillary Clinton. Efe.
Jose Manuel Garcia-Margallo eta Hillary Clinton. Efe.
Jose Manuel Garcia-Margallo eta Hillary Clinton. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Nazioarteko legezkotasuna bere onera ekartzeko aukera guztiak aztertuko ditugu, elkarlanean", esan du Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak, Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariarekin egoera aztertu ondoren.

Atzerri ministroak gaineratu duenez, aztertuko dute nola jardun "Munduko Bankuan, Nazioarteko Diru Funtsean, G-20an, Pariseko Klubean edo presioa egiteko beste erakunde guztietan" Argentinak atzera egiteko.

Garcia-Margallok gogora ekarri duenez, "legeak eskura utzi dizkigun neurri guztiak" mahai gainean daude.

Atzerriko ministroa Hillary Clintonekin bildu da, Bruselan; NATOko bilera izan da hiri horretan eta elkarrekin biltzeko baliatu dute.

Atzo, Washingtonen, Estatuko Departamentuko bozeramaileak desjabetzearen aurka adierazitako hitzak eskertu dizkio estatu idazkariari Garcia-Margallok.

Atzerri ministroak iragarri duenez, Ministroen Kontseiluaren ostean berak eta Jose Manuel Soria Industria eta Energia ministroak agerraldia egingo dute Santa Cruz Jauregian, Gobernuak bere eskumenen barruan hartuko dituen eta EBri proposatuko dizkion neurrien nondik norakoak azaltzeko.

Bihar, halaber, "egin nahi dugunaz ikuspegi orokorra izango duzue", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea