Ekonomia -

Epaiketa Donostian

Emaztea eta Atristain kidearen errugabetasuna berretsi du Bravok

Jose Maria Bravoren hitzetan, Rosa Cobos emazteak ez zituen diru-kontuak kudeatzen eta "mandatuez bakarrik" arduratzen zen.

Bravok Rosa Cobos (ezkerrean) emaztearen errugabetasuna berretsi du. Efe.
Bravok Rosa Cobos (ezkerrean) emaztearen errugabetasuna berretsi du.
Emaztea eta Atristain kidearen errugabetasuna berretsi du Bravok

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Bravo Iruneko zerga-ogasunaren zuzendari ohia eta ogasunari iruzur egiteagatik akusatu nagusiak Rosa Cobos emazteare errugabetasuna berretsi du. Bere azalpenen arabera, emaztea "mandatuez" bakarrik arduratzen zen, baina ez zituen kontuak kudeatzen.

Era berean, Bravok Pedro Atristain kidea ere errugabetu du. Atristain Donostian epaitzen ari dira.

Cobosen eta Atristainen defentsek egindako galderei erantzuteko, Bravok emaztea eta kidea errugabeak direla azpimarratu du. Akusatua eta emaztea hiru urte daramatzate bananduta, iruzurraren auzia hasi zenetik.

Presentzia 'estetikoa'

Bravok emandako azalpenen arabera, emaztea Ius Local sozietatearen administratzailea zen baina kargu hori "estetikoa" zen, benetako administratzailea Bravo bera zelako. Horrez gain, emaztea berak sortutako beste enpresetan parte hartu izana ukatu du.

Akusatuak Pedro Atristain kidea ere errugabetu du. Atristainen kasuan ere, sozietate batean administratzaile izatea kontu "estetikoa" zela esan du; kargu horrekin ez zen aberastu, mesede pertsonala egiteagatik hartu baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea