Ekonomia -

YPF-ren nazionalizazioa

Euroganberak Argentinari muga-zergetako hobariak kentzea eskatu du

Europako Parlamentuak "deitoratu" egin du herrialde horretako Gobernuak YPF desjabetu izana.

Cristina Fernandez Argentinako presidentea. EFE
Cristina Fernandez Argentinako presidentea. EFE
Cristina Fernandez Argentinako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko osoko bilkurak Argentinari muga-zergetako hobariak kentzeko deia egin dio Europar Batasunari (EB), YPFren nazionalizazioari erantzuteko.

EBk onurak ezartzen dizkie Argentinatik esportatutako produktuen % 27ri (2.400 milioi dolar inguru), hala nola biodieselari, soja olioari, ekilore-hazi olioari, legatz eta izkira xerra izoztuei, limoi zukuari, mandarinei eta mahatsei.

Muga-zergetako hobariak kentzea neurri zehatz bakarra izan da talde parlamentario nagusiek adostutako adierazpenean.

Hain zuzen ere, 'popularrek', sozialistek, liberalek eta euroeszeptikoek hitzartu dute. 458 boto izan ditu alde, 71 aurka eta 16 abstentzio.

Berdeak eta Ezker Bateratua taldeek baino ez dute bozkatu aurka, Argentinaren "subiranotasuna" defendatu baitute.

Adierazpenean, Euroganberak "deitoratu" egin du YPFren nazionalizazioa.

PSOEko eurodiputatuek muga-zergetako hobarian kentzearen aurka bozkatu dute, baina gainerako puntuak babestu egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea