Ekonomia -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Kutxabank: "Kanpainak begiak zabaldu dizkigu, eta adinekoei erantzun osoago bat ematen saiatu gara"

Kutxabankeko txikizkako negozioaren ataleko zuzendari nagusiak autokritika egin du eta onartu du bankuen aurrez aurreko arreta indartzea eskatuz egin den kanpainak ("adinekoa naiz, ez inozoa") eragina izan duela.

Eduardo Ruiz de Gordejuela (Kutxabank), Euskadi Irratian
Eduardo Ruiz de Gordejuela (Kutxabank), Euskadi Irratian
Eduardo Ruiz de Gordejuela (Kutxabank), Euskadi Irratian

play icon 21:19

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Kutxabankek aurrez aurreko arreta indartuko du eta 08:30etik 14:00etara eskainiko die zerbitzua 65 urtetik gorakoei. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko txikizkako negozioaren ataleko zuzendari nagusiak autokritika egin du eta onartu du bankuen aurrez aurreko arreta indartzea eskatuz egin den kanpainak ("adinekoa naiz, ez inozoa") eragina izan duela. "Kanpainak begiak zabaldu dizkigu, ez guri bakarrik, banka osoari, eta erantzun osoago bat ematen saiatu gara", azpimarratu du. Ruiz de Gordejuelak emandako datuen arabera, 65 urtetik gorakoak dira Kutxabanken bezeroen % 30.

Bezeroen arreta hobetzeko Kutxabankek abian jarri dituen ekimenen berri eman du Ruiz de Gordejuelak: Kutxa zerbitzuaren ordutegia luzatu du 65 urtetik gorakoentzat, telefono bidezko arreta egokitu du, adinekoek lehentasuna izango dute eta une oro pertsona batek erantzungo die; banka mugikorraren aplikazioa egokitu du adinekoentzat, eta gestore pertsonalak ahalik eta bezero gehienen eskura jarriko ditu.

Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak ere hizpide izan ditu eta balizko interes tipoen igoeraren balorazioa egin du: ''Neurri batean egiten bada, interes tipoen igoerak ez du zertan txarra izan''.

Interesak zeron edukitzea anomalia bat dela esan du Eduardo Ruiz de Gordejuela Kutxabankeko txikizkakoen zuzendari nagusiak, eta tipoak pixka bat igotzeak ekonomia normalizatzen lagunduko lukeela iritzi dio.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Kutxabank albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskadi Irratia Adinekoak gaurko berriak