Ekonomia -

Elkarrizketa sozialeko mahaia

Ukrainako gerrak eragindako krisiak "ondorio susmagaitzak" izan ditzakeela ohartarazi du Confebaskek

Bestalde, langileak "krisiaren ondorioak berriro ordaintzeko" prest ez daudela esan du UGTk. CCOOren hitzetan, beharginak "ezin dira berriz krisiaren pairatzaileak izan".

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB Media
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB Media
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak "premiazko" neurriak hartzea eskatu du, Ukrainako gerrak eragindako krisiak "ondorio susmagaitzak" izan ditzakeelako. Krisi "oso larria" izan daitekeela erantsi du enpresaburuak; beraz, "guztiek esfortzuak egin beharko ditugu".

Besteak beste, energiaren prezioak finkatzeko metodoa aldatzea eta enpresen etorkizuna bermatzeko eta lanpostuak deuseztatzea saihesteko RED mekanismoa aktibatzea planteatu du enpresaburuen ordezkariak.

Zubiaurrek Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak bilera amaitu ondoren egin ditu adierazpenak. Eusko Jaurlaritzak, CCOOk, UGTk eta Confebaskek parte hartu dute.

Langileek soldatetan KPIren igoerari uko egiten baldin badiote, enpresaburuek mozkinak banatzeari utziko baliote galdetu diotenean, Zubiaurrek hurrengoa erantzun du: "gauza bat da negoziazioa maila instituzionalean edo sektorean, non arauak finkatu behar dira egoerari aurre egiteko". Egoera "oso konplexu, oso zaila da, eta guztiak pobretzen gaitu, herritar zein enpresak", gaineratu duenez.

Zentzu horretan, gizarte gisa "aurrera ateratzeko" arauak ezarri behar direla azpimarratu du. "Eta, noski, guztiek esfortzuak egin beharko ditugu", errepikatu du.

Zubiaurreren esanetan, inflazioaren ondorioak pixkanaka-pixkanaka isla izatea lortzen bada "guztientzako askoz errazagoa izango da -guztiek esfortzua eginez- egoeratik ateratzea", batez ere, "zailtasunak" dituzten enpresetan.

CCOO: "Langileak ezin dira berriz krisiaren pairatzaileak izan"

Loli Garcia CCOO Euskadiko idazkari nagusiak esan duenez, beharginak "ezin dira berriro krisiaren pairatzaileak izan", eta, ondorioz, KPIren igoera soldatetan isla izatearen alde agertu da.

"Testuinguru ekonomiko oso zaila" dela onartu du sindikatuko buruzagiak, baina oraingoan, "aurreko krisietan gertatu ez bezala, langileak krisiaren pairatzailea berriz ez izateko akordioak bilatu" behar dituzte.

UGT: "Langileek krisiaren ondorioak berriro ordaintzea ez dugu onartuko"

Raul Arza UGT-Euskadiko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, langileek "krisiaren ondorioak berriro ordaintzea" ez dute onartuko. "Ezin liteke errenta itunetan egiten den gauza bakarra soldatak bere horretan mantentzea eta murriztea proposatzea izatea", salatu du.

"Egoera zailean gaudela ez dago zalantzarik. Genituen pentsamenduak birplanteatu beharko ditugu, duela hilabete batzuk hazkundea geneukalako, baina gerrak enpresak gogor astindu ditu", adierazi du.

Horregatik, "negoziazio kolektiboaren egoera zein den berriz pentsatu" behar dutela uste du Arzak. "Urtebete baino gehiagorako" akordioak ixtearen azaldu da, langileek erosteko ahalmenik ez galtzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Errusia-Ukraina gerra