Ekonomia -

elkarretaratzea

Basurtuko osasun-langileek ez dute "hirugarren mailako" ospitale bilakatu nahi

Kardiologia zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute bihotzeko kirurgia Gurutzetako Ospitalera lekualdatzearen aurka.

Basurtuko Ospitaleko langileen protesta. Argazkia: EITB Media
Basurtuko Ospitaleko langileen protesta. Argazkia: EITB Media
Basurtuko Ospitaleko langileen protesta. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko Ospitaleko kardiologia zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute beste ostiral batez, bihotzeko kirurgia zerbitzua Gurutzetako Ospitalera lekualdatzeko erabakia gaitzesteko. Hala, salatu dute Basurtu "hirugarren mailako" ospitale bilakatzen utziko dutela.

Ostiral honetan ospitalearen parean egindako elkarretaratzean, Basurto Bilbao Bizirik plataformako langileek, sindikatu desberdinek eta osasun-langileek erabateko gaitzespena azaldu dute, erabakia atzera botako dutelako esperoan, eta zerbitzua Basurtun gera dadin.

Cristina Calleja SATSE sindikatuko enpresa batzordeko ordezkariak hedabideen aurrean azaldu duenez, Basurtuko Ospitalea aitzindaria da "maila handiko" zerbitzu hori eskaintzen, eta Gurutzetara lekualdatzeak ez dauka "inolako zentzurik".

"Basurtuko Ospitalea suntsitu besterik ez dute nahi, eta hirugarren mailako ospitale bihurtu", adierazi du.

Langileek azaldu dute egoera "suntsitzailea" dela, ez dakitelako euren lanpostuekin zer gertatuko den edo lekualdatzea noiz izango den.

Callejaren arabera, bi ospitaleetan dituzte pazienteei ebakuntzak egiteko itxarote-zerrenda luzeak, eta "premiazko behar" bat dagoenean zerbitzu pribatura desbideratu behar izango dituzte.

Bestalde, Roberto Saez kardiologoak argudiatu du aldaketak ez duela inolako onurarik ekarriko; bai, ordea, "oso kalte nabarmenak", ez kardiologia zerbitzuarentzat bakarrik, ospitale osoarentzat baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Protestak gaur Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea