Ekonomia -

Energia krisia

Martxan da berriro Bilboko Portuko garraioa, edukiontziena izan ezik

Edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoen eta enpresen arteko negoziazioek huts egin zuten, eta greban jarraitzen dute.

Kamioiak Bilboko Portuan. Argazkia: Efe
Kamioiak Bilboko Portuan. Argazkia: Efe
Kamioiak Bilboko Portuan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karga orokorraz eta siderurgia produktuez arduratzen diren Bilboko Portuko garraiolari autonomoak lanera itzuli dira gaur hiru asteko grebaren ostean, baina lanuzteak bere horretan jarraitzen du edukiontziak garraiatzen dituztenen kasuan, enpresekin akordioa lortzeko negoziazioak huts egin baitu.

Transport Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteko iturrietatik jakinarazi dutenez, atzo lortu zuten akordioa karga orokorra eta siderurgia produktuak garraiatzen dituzten garraiolariekin, eta horregatik itzuli dira lanera gaur.

Hala ere, Bilboko Portuan izan zen negoziazio eguna ez zen borobila izan alderdi guztientzat, edukiontziekin lan egiten duten garraiolariak eta enpresak ez baitziren ados jarri. Langileek tarifak eguneratzea eskatzen dute.

Gaur jarraituko dute hitz egiten, baina garraiolariak, 700 inguru, greban daude oraindik, eta edukiontziak, geldirik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Grebak Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Merkantzia-garraioa