Ekonomia -

Erregaien prezioagatik

Bilboko Portuko edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoek grebari eutsi diote

Euren zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresekiko negoziazioak astelehen honetan berrabiatuko dituzte. Hiru euskal garraiolarien sindikatuak grebari amaiera eman zion martxoaren 30ean.

Bilboko Portuko edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoek grebari eutsi diote
Bilboko Portuko edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoek grebari eutsi diote
Bilboko Portuko edukiontziekin lan egiten duten garraiolari autonomoek grebari eutsi diote

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuan edukiontziekin lan egiten duten 700 garraiolari autonomo inguruk duela hiru aste hasitako grebari eutsi diote oraindik, tarifak gaurkotzearen eske, eta euren zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresekiko negoziazioak astelehen honetan berrabiatzeko zain.

Lanuzteak egiten ari diren garraiolarien iturriek "harridura" adierazi dute, asteburu bitartean enpresek ez dietelako deitu, ahalik eta lasterren lan-gatazkaren irtenbidea bilatu dezaten. "Edonorekin negoziatzeko prest gaude", azpimarratu dute.

Bilboko Portuko zama orokorraz eta siderurgia produktuez arduratzen diren garraiolari autonomoak joan den ostiralean itzuli ziren lanera, kontratatzen dituzten enpresekin akordioa lotu ostean. Edukiontziez arduratzen direnekin, ordea, ez da oraindik akordiorik izan; ondorioz, grebari eutsi diote.

Bien bitartean, Errepide Bidezko Garraio Sektorearen Defentsarako Plataformak bertan behera utzi zituzten atzo, "aldi baterako", duela hiru aste hasitako lanuzteak. Hiru euskal garraiolarien sindikatuak ere grebari amaiera eman zion martxoaren 30ean.  

Oraindik lanuzteak egiten ari diren garraiolariek diotenez, problematika zehatza dute, enpresa horientzako lan esklusiboa betetzen baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Grebak Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuen azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur Gasolioaren prezioaren igoera Merkantzia-garraioari buruzko albisteak