Ekonomia -

UKRAINAKO GERRA

Nafarroako Gobernuak neurri gehiago proposatuko ditu Ukrainako gerrak gehien kaltetutako sektoreentzat

Espainiak eta Europak hartutako neurri ekonomikoak osatzeko plana da, Maria Chivite presidenteak aurreratu duenez.

María Chivite EFEren artxiboko argazki batean.
María Chivite
María Chivite EFEren artxiboko argazki batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko departamentuak aste honetan zehar bilduko dira Ukrainako gerraren ondorioek gehien kaltetutako sektoreekin, Estatu eta Europa mailan hartutako neurriak osatuko dituen plan bat egiteko.

Hala adierazi du Maria Chivite presidenteak Irurtzunen, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen, kasu honetan Sakanakoekin, arteko Elkarrizketa Konferentziaren beste saio baten buru izan aurretik.

Adierazi duenez, sailek bilerak egingo dituzte aste honetan sektore kaltetuenekin neurriak proposatzeko, eta horietako bat joan den astean aurreratu zen: "30 milioi euro enpresentzako abaletan eta gasolinarekin zerikusia duen guztiarentzat".

Era berean, "PFEZren arloko neurri fiskalak aztertuko dira eraginpeko sektoreentzat, hala nola garraioarentzat, autonomoentzat edo lehen sektorearentzat, baita gasolio profesionala itzultzeko beste eredu bat ere".

"Sail guztien eskutik lan egingo dugu Europak hartu dituen eta Espainiak hartu dituen neurriak osatuko dituen plan bat egiteko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Enpresak María Chivite Zerga politika