Ekonomia -
Inflazioa
OCUren arabera, erosketa-saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero
Aztertutako 156 produktu baino gehiagotik % 84 garestitu dira azken urtean. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergente, margarina, pasta, platanoak eta izokinaren salneurriak gehien igo diren prezioak dira.
Agentziak | EiTB Media
OCU kontsumitzaileen erakundeak jakitera eman duenez, batez beste erosketa-saskia "500 euro baino gehiago" garestituko da urtero.
Aztertutako 156 produktu baino gehiagotik % 84 garestitu dira azken urtean. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergente, margarina, pasta, platanoak eta izokinaren salneurriak gehien igo diren prezioak dira, OCUk ohar batean azaldu duenez.
Txerri azpizuna, tipulak eta drogeria eta higiene produktu batzuk, ostera, merkatu dira.
Gainera, "salneurrien gorakadaren erdia baino gehiago azken hilabeteetan" eman dela azpimarratu du OCUk. "Datozen hilabeteetan gehiago garestitzea litekeena da", gaineratu du.