Ekonomia -

Bilera, Galizian

Alemaniaren ustez 'sekulakoak' dira Espainiak hartutako neurriak

De Guindos ministroarekin egin duen bileraren ondoren, Alemaniako Finantza ministroak esan du hazkundea bultzatzeko neurriak hartzeko garaia iritsi dela, ''aurreikusita zegoen bezala''.

Luis De Guindos Ekonomia ministroa eta Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroa. EFE
Alemaniaren ustez 'sekulakoak' dira Espainiak hartutako neurriak
Luis De Guindos eta Wolfgang Schäuble ekonomiaz aritu dira, Santiagon

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroaren hitzetan Espainiak ''sekulako'' neurriak hartu ditu ekonomiaren egonkortasunerako, eta Europako beste herriek ere neurriok bere egitea espero du.

Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin eta Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearekin batera Santiagon (Galizia) egin duen bileraren ondoren egin du agerraldia Alemaniako Finantza ministroak.

''Europako zuzenbideari jarraituz elkarrekin adostutako erabakiekin bat egiten dute Espainiak hartutako neurriek'', azaldu du Alemaniako ordezkariak.

Hazkundea bultzatzeko neurriak ez dira berriak

''Egonkortasuna bera ez da helburua'', azaldu du Wolfgang Schäuble ministroak. ''Euroguneko herrialde guztien hazkunde orekatua lortzeko baldintza da'', gaineratu du. ''Norabidea'' mantentzeko beharra azpimarratu du Alemaniako ordezkariak, bere esanetan, orain hazkundeaz hitz egitea ez baita norabide horretan aldaketarik ezartzea. Schäuble ministroarentzat, orain arteko egonkortasun neurrien ondoren, iritsi da hazkunderako neurriak hartzeko denbora, ''aurreikusi bezala''. ''Ez da ezer berria'', gaineratu du.

De Guindosentzat bateragarriak dira

Luis de Guindos Ekonomia ministroaren esanetan, defizit publikoa murrizteko Gobernuak onartutako neurriak ez dira hazkunde ekonomikoarekin bateraezinak. Ekonomia ministroaren ustez, ''zorroztasun eta erreformen politika'' da ''Espainiarentzat egokiena''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea