Ekonomia -

OSAGAI FALTA

Mercedesek Gasteizen duen lantegian asteartean ekingo diote berriro ekoizpenari eta aste osoan egingo dute lan

Aste Santuko jaiegunen ondoren, hiru txandatan lan egingo dutela jakinarazi die zuzendaritzak langileei. Oraingoz, ez die baieztatu apirilaren 23a (larunbata) laneguna izango den ala ez.

Mercedesek Gasteizen duen lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Mercedesek Gasteizen duen lantegia
Mercedesek Gasteizen duen lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegian aste osoan egingo dute lan heldu den astean. Aurreko asteetan behin baino gehiagotan eten behar izan dute ekoizpena ibilgailuak egiteko osagai faltak eraginda. Aste Santuko jaiegunen ostean, hiru txandatan egingo dute lan, asteartetik ostiralera, Pazko astelehena jaieguna baita.

Zuzendaritzak ohar baten bidez langileei jakinarazi dienez, Arabako lantegirako "osagaien horniduraren inguruan dagoen ziurgabetasunagatik" hartu du erabakia, "eskura duen informazioarekin".

Horrela, Aste Santuko jaiegunen ostean, apirilaren 19an, 20an, 21ean eta 22an lan egingo dute. Zuzendaritzak, baina, oraingoz ez du baieztatu apirilaren 23a (larunbata) laneguna izango den ala ez. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Araba EAE Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Mercedes Benz Enpresen albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan