Ekonomia -

LAN GATAZKA

ELA eta LAB sindikatuek greba eguna deitu dute larunbaterako Gipuzkoako Lidl supermerkatuetan

Larunbateko mobilizazioak 250 langileri eta bederatzi supermekaturi eragingo die Gipuzkoan.

Lidl logistika zentroa Iruña Okan. Artxiboko argazkia: EITB Media
Lidl logistika zentroa Iruña Okan
Lidl logistika zentroa Iruña Okan. Artxiboko argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek deituta, greba eguna dute larunbat honetan Gipuzkoako Lidl supermerkatuetako langileek, soldata igoera eta lan karga murriztea eskatzeko.

Larunbateko mobilizazioak 250 langileri eta Lidl multinazionalak Gipuzkoan dituen bederatzi supermerkatuei eragingo die.

Ohar batean enpresa batzoreak adierazi duenez, eguerdian mobilizazioak egingo dituzte Bretxako eta Eibarko Lidl supermerkatuen aurrean.

LAB sindikatuaren arabera, KPIaren araberako soldata igoera (% 6,5) eta lan karga murriztea eskatzen dute. Halaber, langile askok lan kontratu partzialak dituztela eta pertsona gehiago kontratatu aurretik horiei lanaldia handitzeko aukera eskaintzea aldarrikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Grebak gaur Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Supermerkatuak