Ekonomia -
Lanbideren programa berria
Orientazio egokitua eskainiko die Lanbidek 92.000 enplegu-eskatzaileri
Orientazio eredu berri bat jarriko dute martxan aurten. 2013ko ekainerako, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten guztiei eman nahi die orientazioa Lanbidek.
Erredakzioa
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ''Estatuan aitzindari'' izango den lanbide-orientazioko eredu berri bat ezarriko du aurten, lan-aukerak hobetu nahi dituztenentzat. Aurtengo abenduaren amaiera arte, Lanbidek 92.479 enplegu-eskatzaileri emango die orientazioa eredu berri horren bitartez.
Enplegu eskatzaile gisa izena eman edo eskaera eguneratzeaz gainera, Euskal Enplegu Zerbitzuko langile espezializatuek lan-aukeren diagnostikoa eta horiek hobetzeko ekintzen ibilbide pertsonalizatua egingo dute eskatzailearekin batera, lan-merkatura sartzeko benetako aukerak izan ditzan.
Orientazio-planaren barruan, aholkuak jasoko dituen talde nagusietakobat Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten langabeenaizango da. Lanbidek talka-plan pertsonalizatua ezarri du langabehorientzat. 2013ko bigarren hiruhilekoan amaituko da plana, taldehorretako kide guztiek orientazioa jasota duela. Guztira Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten 43.000 pertsonari baino gehiagori eman nahi diote orientazio berezia.