Ekonomia -

Draguiren aurrean

Rajoyk likidezia injektatzeko EBZren papera nabarmendu du

Gobernuko buruak defizitaren kontrola erreformekin eta hazkuntza politikekin batera emateko beharra adierazi dio Draguiri, harekin izandako afarian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko buruak defizitaren kontrola hazkuntza politikekin eta erreformekin batera emateko beharraz hitz egin du Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentearekin, eta EBZren papera likidezia injektatzeko ezinbestekoa dela nabarmendu du.

Rajoy Draghirekin arratsaldeko azken orduan bildu da 50 minutuz Bartzelonako Pedralbes Jauregian, bertan baitago batzartuta Europako Banko Zentraleko gobernu kontseilua.

Bilearen ostean, Rajoyk Europako Banku Zentralaren garrantzia nabarmendu du "prezioak orekatzeko" eta "diru transmisioaren mekanismoa" egiteko orduan.

Afarian Luis de Guiindos Ekonomia ministroa ere izan da, baita Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea ere, eta Rajoyk azken asteotan izandako hitzaldia errepikatu du, likidezia injektatzearen aldekoa. Haren ustz, Espainia hazteko beharrezkoa da nahikoa likidezia izatea, martxan jarritako erreformak "babesteko".

EBZk duela zazpi aste finantzaketa arazoak zituzten herrialdeei zorra erosteari utzi zion eta ez die bankuei likidezia enkantean jartzea berriro egin, erakunde finantzarioek hala eskatu arren.

Mariano Rajoy Gobernuko buruak defizitaren kontrola hazkuntza politikekin eta erreformekin batera emateko beharraz hitz egin du Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentearekin, eta EBZren papera likidezia injektatzeko ezinbestekoa dela nabarmendu du. Rajoy Draghirekin arratsaldeko azken orduan bildu da 50 minutuz Bartzelonako Pedralbes Jauregian, bertan baitago batzartuta Europako Banko Zentraleko gobernu kontseilua. Bilearen ostean, Rajoyk Europako Banku Zentralaren garrantzia nabarmendu du "prezioak orekatzeko" eta "diru transmisioaren mekanismoa" egiteko orduan. Afarian Luis de Guiindos Ekonomia ministroa ere izan da, baita Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea ere, eta Rajoyk azken asteotan izandako hitzaldia errepikatu du, likidezia injektatzearen aldekoa. Haren ustz, Espainia hazteko beharrezkoa da nahikoa likidezia izatea, martxan jarritako erreformak "babesteko". EBZk duela zazpi aste finantzaketa arazoak zituzten herrialdeei zorra erosteari utzi zion eta ez die bankuei likidezia enkantean jartzea berriro egin, erakunde finantzarioek hala eskatu arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Rajoy albisteak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Europako Banku Zentrala