Ekonomia -

NEXT GENERATION FUNTSAK

Ekonomia suspertzeko Europako funtsetatik 819 milioi euro bideratu dira Euskal Autonomia Erkidegora

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 550 milioi euro Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu eta gainerako 269 milioiak, Estatuak.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria (artxiboko irudia)
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia suspertzeko Europako Next Generation funtsetatik 819 milioi euro bideratu dira Euskal Autonomia Erkidegora (EAE), Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ostiral honetan berri eman duenez.

819 milioi horietatik 550 milioi Eusko Jaurlaritza kudeatzen ari da eta gainerakoa, 269 milioi, Espainiako Gobernua.

Next Generation Europako funtsak EAEn nola banatuko diren azaldu du gaur goizean Denis Itxasok.

Jasotako funts horietatik Eusko Jaurlaritzak 230 milioi euro trantsizio berderako politika publikoetarako bideratu ditu, 84 milioi babes sozialerako, eta 72 milioi, digitalizaziorako.

Zehazki, proiektuek zerikusia dute eraikin publikoetan energia eraginkortasuna hobetzearekin, banda zabala zabaltzearekin, turismo iraunkorrarekin, hezkuntzarekin, osasunarekin, emakume langabeen gaitasun digitalen hobekuntzarekin eta filmak ekoizteko laguntzekin, besteak beste.

Halaber, 45 deialdi ebatzi dira eta ia 1.000 norbanako, enpresa eta erakunde izan dira onuradunak: 235 tokiko erakundeak eta erakunde publikoak dira, 470 enpresak eta ikerketa zentroak, 145 fundazio eta elkarte baino gehiago eta 130 norbanako baino gehiago.

"Europako funtsak iristen ari dira, eta abiadura handiagoan iritsiko dira datozen asteetan", azpimarratu du Itxasok. Ohartarazi duenez, "funtsak ez direla iristen ari iradokitzen den bakoitzean motibazioa galtzeko eta nahasmena eragiteko arriskua dago".

Bestalde, Denis Itxasok espero du proiektu estrategikoetarako baliabideak 2022ko hurrengo hilabeteetan banatuko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Europar Batasuna Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Ekonomia Denis Itxasori buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusaren olatua gaur Dirulaguntzak Euskadin