Ekonomia -

AZPIEGITURA BERRIA BIZKAIAN

Metropolian autoz ibiltzen direnen herenak mugitzeko era aldatuko du bulebarrari esker, Pradalesen ustez

Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak adierazi du azpiegitura honek aukera ematen duela, alde batetik, udalerriak elkarrekin konektatzeko, eta, bestetik, beste era bateko mugikortasuna bultzatzeko.

Imanol Pradales, Azpiegiturako eta Lurralde Garapenerako Foru diputatua
Imanol Pradales, Azpiegiturako eta Lurralde Garapenerako Foru diputatua
Imanol Pradales, Azpiegiturako eta Lurralde Garapenerako Foru diputatua

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales, Azpiegiturako eta Lurralde Garapenerako Foru diputatuak nabarmendu duenez, Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko dituen bulebar berria mugikortasun jasangarriaren aldeko apustu garbia da eta, eta "udalerri ezberdinak konektatzen ditugu".

Bizkaiko zonalde honetan egunero autoz egiten diren joan-etorriak bizikletaz edo oinez egitea da helburua, Pradalesek ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan azaldu duenez. "Metropolian kotxea asko erabiltzen da, eta hori aldatu nahi dugu", esan du. Aldundiko teknikarien arabera, gaur egun inguru horretako erabiltzaileen heren batek autoz egiten dituen joan-etorriak bizikletaz egingo lituzke, errepide-tarte horren segurtasun baldintzak beste batzuk balira. 

Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuaren esanetan, azpiegitura honekin, batetik, udalerriak hobeto konektatuko dira elkarrekin, eta, bestetik, udalerri horietako bizilagunek seguruago egin ahalko dituzte Bilbo eta udalerri horien arteko joan-etorriak.

Bulebar berriari esker, herritarrek garraio publikoekin hobeto konektatzeko aukera izango dutela nabarmen du Pradalesek, eta, bide batez, mugikortasun jasangarria bultzatuko da horrela. Gaineratu duenez, "itsasadarren ertzak herritarrentzako berreskuratzen ditugunean, bertan hainbat eratako jarduerak sortuko dira".

Martxan dauden Bizkaiko beste azpiegitura batzuk ere izan ditu hizpide foru diputatuak. BI-711 errepidearen harira esan du Udalaren edo Aldundiaren menpe ez zegoen errepide bakarra zela orain arte, eta "isilpeko lana" egin behar izan dutela erantsi du.

Artatzako biribilgunea (Leioa) eta Ballontikoa (Sestao) urpetik lotuko dituen tunelari buruz esandakoaren arabera, "konplexutasun ikaragarria dago horrelako proiektu baten atzean eta teknikoki dena ondo egin behar da".

Errekaldeko biaduktuaz galdetuta, "lehenengo urratsa tramitazioarekin hastea da, eta tokatzen denean behar den bezalako apustua egingo da", erantzun du.

Bidesariak ere izan dituzte hizketagai ETB1eko saioan egin dioten elkarrizketan. Hala, azpimarratu duenez, "gure ardurapean ditugun errepideetan guk gure eredua daukagu, Gipuzkoak duenaren antzekoa". AP-68ari buruz nabarmendu du titulartasuna izan badutela, baina kudeaketa ez dagoela euren menpe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarraren albisteak Bilbo albisteak Erandio argazkiak Getxo berriak Bizkaiko albisteak Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Euskal Herriko telebista Gaurko titularrak Leioa argazkiak Eguneko albisteak Egun on Euskadi Imanol Pradales