Ekonomia -

2018/19ko LEP-A

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren azterketak Gasteizko EHUko Ikasgelategian eta BECen izango dira

Eskaintzaren lehen fasearen frogak zein ordutan izango diren zehaztu du Osakidetzak. 1.061 lanpostu gorde dira lehen fase horretarako.

BECen egindako lan eskaintza publiko baten azterketa baten argazkia. EITB Media
BECen egindako lan eskaintza publiko baten azterketa baten argazkia.
BECen egindako lan eskaintza publiko baten azterketa baten argazkia. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 2018/19 aldiari dagokion Lan Eskaintza Publikoaren azterketen data, lekua eta ordutegia zehaztu ditu, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Lehen fase horretarako 1.061 lanpostu gorde dira.

Informazioaren arabera, frogak ekainaren 18an eta 19an izango dira Gasteizko EHUren Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, Barakaldoko (Bizkaia) BECen.

Azterketak honako ordutegitan egingo dituzte:

LARUNBATA, 2022KO EKAINAREN 18A – UPV/EHUren Elurreta Ikasgelategia (Gasteiz)

09:30ean

ESP. FAMILIA MEDIKUA LMT 

13:30ean

LOGOPEDIAKO DIPLOMATUAEMAGINAANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARIA 

17:30ean

OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMATUALAN-OSASUNEKO ERIZAINADIETETIKAKO TEKNIKARIA 

 

IGANDEA, 2022KO EKAINAREN 19A – UPV/EHUren Elurreta Ikasgelategia (Gasteiz)

09:30ean

ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA - LMTAUDIOPROTESIKO TEKNIKARIAERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARIA 

13:30ean

OSASUN MENTALEKO ERIZAINATERAPEUTA OKUPAZIONALA 

17:30ean

OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARIA 

 

LARUNBATA, 2022KO UZTAILAREN 2A - BEC (Barakaldo-Bizkaia)

09:30ean

ADMINISTRARIA 

13:30ean

FISIOTERAPEUTAGIZARTE-LANGILEA 

17:30ean

LABORATEGIKO TEKNIKARIA 

IGANDEA, 2022KO UZTAILAREN 3A - BEC (Barakaldo-Bizkaia)

09:30ean

ERIZAINA 

13:30ean

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Barakaldo Eusko Jaurlaritza EHU Bilbao Exhibition Centre Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan Eskaintzak Medikuak Erizaintza