Ekonomia -

Diputatuen ondasunen zerrenda

Garitanok 4.000 euro ditu; Markel Olanok, bost etxebizitza

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu diren datuen arabera, Garitanok ez du ez etxebizitzarik, ez ibilgailurik, ezta beste ondasunik ere.

Markel Olano eta Martin Garitano. EITB
Markel Olano eta Martin Garitano. EITB
Markel Olano eta Martin Garitano. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martín Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ondarea 4.000 eurokoa da. Kopuru hori banketxe bateko aurrezki kontuen gordailuetan du, baina ez du ez etxebizitzarik, ez ibilgailurik, ezta beste ondasunik ere.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu diren datuak dira, izan ere, 4/2011 foru araudiak, diputatuei, ondasunen berri ematea behartzen die.

Aldizkariaren arabera, Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak 235.673 euroko katastro-balioa duten bi etxebizitza eta garaje bat ditu, biak % 50era. Gainera, 36.814 euro ditu gordailuetan, aurrezki kontuetan eta 14.003 euro gizarte-aurreikuste funtsetan.

Ander Rodriguez Gizarte Politika diputatuak 68.536 euroko katastro-balioa duten bi etxebizitza ditu, % 100eko parte-hartzearekin, horietako bat oinordetzan hartuta, baita 21.798 eurotan balioztatutako bi garaje ere.

Helena Franco Ogasuna eta Finantza diputatuak 355.000 euroko katastro-balioa duen etxebizitza bat deklaratu du. 1.491 euro kontuetan eta 5.245 akzio eta parte-hartzeetan, baita ibilgailu baten erdia ere. 173.473 euroko hipoteka bat du eta 3.442ko kreditu pertsonal bat. Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituren diputatuak, bi etxebizitza ditu, horietako bat erdi bana, eta denera 176.389 euroko balioa dute. Trasteleku bat eta 23.994 eurotan balioztatuko hiru ibilgailu ere baditu. Gainera, 291.302 euroko bi hipoteken titular gisa azaltzen da.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak aurreko taldeko kideen datuak ere argitaratu ditu. Markel Olano diputatu ohiak, bost etxebizitza ditu (parte-hartze kopuru ezberdinetan), eta horietako batean, 139.921 euroko etxean, % 100eko jabetza du.

Olanok, gainera, bost garaje ditu da, 110.679 euro funts batean eta beste 54.459 aurrezki kontuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea