Ekonomia -

ESPAINIAKO KONGRESUA

Pedro Sanchez ziur dago Europako Batzordeak gasaren prezioari muga jartzea onartuko duela

Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, Europako Batzordeak "laster" onartuko du argindarra sortzeko erabiltzen den gasari gehienezko prezioa ezartzea (Salbuespen iberiarra). Halaber, Ukrainako krisiak eragindako krisiari aurre egiteko ezohiko neurriak luzatzeko babesa eskatu die taldeei.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Diputatuen Kongresuan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ziur dago Europako Batzordeak "laster" onartuko duela salbuespen iberiarra, hots, argindarra sortzeko erabiltzen den gasaren prezioari muga jartzea.

Behin Europako Batzordeak argi berdea eman bezain laster sartuko da mekanismoa indarrean, gai hori arautzen duen lege dekretua baliozkotuta, Pedro Sanchezek asteazken honetan Kongresuan azaldu duenez. Horren ustez, argindarraren faktura % 15 eta % 20 artean jaistea ekarriko du. 

Aipaturiko mekanismoa urtebetez egongo da indarrean. Lehen asteetan, gasaren gehienezko prezioa 40 eurokoa izango da megawatt orduko. Gerora, muga hori igotzen joango da 50 euro inguruko batez bestekora iritsi arte.

Bestalde, Ukrainako gerrak eragindako krisiari aurre egiteko onartutako ezohiko neurriak ekainaren 30etik harago luzatzeko babesa eskatu die Pedro Sanchezek talde parlamentarioei.

Sanchezek agerraldia egin du asteazken honetan Diputatuen Kongresuan, Europako Kontseiluaren azken bileraren berri emateko azken ezohiko Europako Kontseiluaren berri emateko eta bere gobernuak Sahararekiko izan duen jarrera aldaketa azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Pedro Sánchez bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra