Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Patxi Lopez eta Bilbao aurrez aurre berriro, zergen igoera dela eta

Jose Luis Bilbaok iragarri duenez, zuzeneko zergak "modernizatzeko" gogoeta urte bukaerarako prest izango dute.

Lehendakariak Josa Luis Bilbao agurtzen du. Efe.
Lehendakariak Josa Luis Bilbao agurtzen du Cebekeko bilera baino lehen. Efe.
Ika-mika Lopezen eta Bilbaoren artean, zergen igoera dela eta

02:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak aurka egin dute gaur berriro zergen igoera dela eta ez dela. Lehendakariarentzat beharrezkoa da zergak igotzea, eta Bilbaorentzat horrek "depresio"ra eramaten gaitu.

Lehendakariak (PSE) eta ahaldun nagusiak (EAJ) Cebek Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko bileran parte hartu dute; bertan, Bilbaok zuzeneko zergak (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta sozietateen gaineko zerga) "modernizatzeko" gogoeta urte bukaerarako prest izango dutela iragarri du.

Zergak eta krisia izan dira eztabaidaren oinarria. Lehendakariaren esanetan, murrizketek "atzeraldira garamatzate", Europako herrialdeei zein Euskadiri.

Lopezek "beharrezkoak ez diren gastuetan" murrizketa egitea onartu du, baina "murrizketa eta hazkundea" batera ematea defendatu du.

Bestalde, zergen inguruko eztabaida eskatu du; izan ere, "Europan zerga presio handiena duten herriak hobeto daudenak dira".

Jose Luis Bilbaoren esanetan, aldiz, "zerga-bilketak behera egiten duenean, lehen erantzuna zergak igotzea da" (Eusko Jaurlaritzak defendatzen duena), baina "jarduera ekonomikoak behera egiten badu, Administrazioak murrizketak egiten ditu eta gainera zergak igotzen ditu; ondorioz, depresioa letorke eta ez atzeraldia".

Jose Luis Bilbao iragarri duenez, zuzeneko zergak "modernizatzeko" gogoeta urte bukaerarako prest izango dute, eta ordura arte, "horren inguruan hitz egiteak nahasketa sortzen du eta inbertsioak atzeratzen ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea