Ekonomia -

zorra

Europako Banku Zentralak berriz inbertituko ditu pandemiako bonuak, arrisku-primen igoera geldiarazteko

EBZko Gobernu Kontseiluak premiazko bilera egin du asteazken honetan merkatuen egoera eztabaidatzeko.

Europako Banku Zentrala. Artxiboko irudia: EFE
Europako Banku Zentrala. Artxiboko irudia: EFE
Europako Banku Zentrala. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) pandemian erositako bonuak malgutasunez berriro inbertitzea erabaki du asteazken honetan, ohar baten bidez jakinarazi duenez, arrisku-primen igoera geldiarazte aldera.

Merkatuaren egungo baldintzak aztertzeko asteazken honetan urgentziaz egindako bileran hartu du Gobernu Kontseiluak erabakia. "2021eko abenduan moneta-politika normalizatzeko prozesu mailakatua hasi zenetik, Gobernu Kontseiluak konpromisoa hartu du zatiketa-arriskuei aurre egiteko", adierazi du EBZk agiri batean.

Gainera, estatuetako banku zentraletako batzorde nagusiei eta Europako Banku Zentraleko zerbitzuei agindu die lehenbailehen amaitu dezatela "zatiketaren aurkako tresna berri" baten diseinua, "Gobernu Kontseiluak aintzat hartuko duena".

EBZk nabarmendu duenez, pandemiak arazoak eragin ditu euroaren eremuko ekonomian, eta horrek herrialde guztietan bere moneta-politikaren normalizazioa modu desberdinean transmititzea ekarri du.

"Azterketa horren arabera, Gobernu Kontseiluak erabaki du malgutasuna aplikatuko duela pandemiaren ondorioz eskuratutako zor-zorroan berriro inbertitzean moneta-politikaren transmisio-mekanismoaren funtzionamendua zaintzeko", horren hitzetan, "prezioen egonkortasunerako aurrebaldintza baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer ari da gertatzen Europan? Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EBZri buruzko azken albisteak gaur