Ekonomia -

Akordioa ostatuetan

Gipuzkoako ostatuetako greba bertan behera utzi dute, hitzarmenaren inguruan akordioa lortuta

Sindikatuek eta patronalak soldatak KPIaren arabera igotzea adostu dute, eta lanaldiak eta ratioak murriztea. Hala, bertan behera gelditu dira ELA, CC.OO, LAB eta UGT sindikatuek ostegun, ostiral eta larunbat honetarako deitutako grebak.

Akordioa ospatzen, ostatuetako langileak. ELA
Akordioa ospatzen, ostatuetako langileak. ELA
Akordioa ospatzen, ostatuetako langileak. ELA

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, CCOO, LAB eta UGTk ostegun, ostiral eta larunbaterako Gipuzkoako ostatuetan deitutako greba bertan behera geratu da, sindikatuek eta patronalak hitzarmenaren inguruan akordioa lortu ostean.

Ohar batean, ELA sindikatuak, sektorean gehiengoa duen sindikatuak (% 67tik gorako ordezkaritza), adierazi du akordioak "KPIaren araberako soldata-igoerak, eta lanaldien eta ratioen murrizketa" jasotzen dituela.

Adierazi duenez, astearte honetako negoziazio-batzordearen bileran, patronalak "onartu egin ditu 2021eko abenduaren 31ko soldatak %0,8ko igoerarekin eguneratzea, eta  2022 (% 6,5), 2023 eta 2024an KPIaren arabera igotzea soldatak" 

Era berean, "pisuetako zerbitzarientzako ratioak arautzeko betebeharra" ere onartu du, lantoki bakoitzari egokitutako azterlanen bidez; eta gaueko ordutegian lan egindako orduak % 25ean osatuko dira.  Halaber, 2023an zazpi lanordu murriztuko dira urteko lanaldian pisuetako zerbitzarientzat, eta beste zazpi 2024an.

Gainera, hitzarmenaren 25. artikuluari eutsiko zaio; artikulu horrek soldata osatzen du salbuetsitako aldi baterako lan-erregulazioen kasuetan, covid-aren kasuan bezala", ELAk azaldu duenez. .

ELAren ustez, "patronalaren jarreraren aldaketa egindako lanaren eta langile bakoitzak erakutsitako indarraren emaitza da", eta zoriondu egin ditu langileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT