Ekonomia -

Metro Bilbao

Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era

Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.

Lanuzteak, berriro ere, puntako orduetan egingo dituzte. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
Lanuzteak, berriro ere, puntako orduetan egingo dituzte
Lanuzteak, berriro ere, puntako orduetan egingo dituzte. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, asteartean, eta ostegunean, hilak 28, berriro ere izango dira lanuzteak Bilboko metroan, ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deituta. Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Lanuzteak egingo dituzte 6:30etik 9:30era, goizeko txandan, eta 18:30etik 21:30era, arratsalde-gaueko txandan; Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ditu ezarrita, zerbitzuetako % 30.

Eguneko gainerako orduetan, uztaileko lanegun bateko zerbitzuetako % 100 izango dira. Hori eman du jakitera Metro Bilbaoko Zuzendaritzak astelehenean ohar bidez.

Zuzendaritzak ziurtatu duenez, sindikatuekin egitekoak diren bilera-egutegiari eutsiko diote, "hitzarmen berria negoziatzeko jarrerak gerturatzen saiatzeko". Metro Bilbaok lanuzte gehiago izatea deitoratu du "bezeroengan duen eraginagatik". Horrez gain, gomendioa da bidaia aldez aurretik planifikatzea, afekzioak saiheste aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauriko albisteak Erandio Getxo albisteak Portugalete argazkiak Santurtzi bideoak Sestao Sopela bideoak Barakaldo Metro Bilbao albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Leioa albisteak Plentzia argazkiak Gaurko azken orduko albistea Etxebarri albisteak Berango Urduliz