Ekonomia -
Adegi
Pello Gibelalde, Gipuzkoako enpresarien presidente berria
67 urteko legazpiarrak Hine Group enpresa-taldea sortu zuen eta Errealaren presidentetzarako hautagaia ere izan zen.
Erredakzioa
Adegi Gipuzkoako enpresarien ekarteak Pello Gibelalde hautatu du presidente hurrengo hiru urteetarako. Gibelaldek Eduardo Zubiaurrek utzitako lekua beteko du, Zubiaurre Adegiko presidentea izan da 2006tik. Enpresarien Asanblea Nagusiak Zuzendaritza Batzordea berria ere hautatu du.
Gibelalde enpresari ezaguna da. 1974an Hine enpresa-taldea sortu zuen emaztearekin eta hori anairekin batera. Enpresa Olaberrian dago, Gipuzkoan, eta akzio guztiak Gibelalde familiaren eskuetan dauden. Hasieran bost langile izan zituen; gaur egun, berriz, 319 dira.
Hine Group enpresa-taldeak zortzi enpresa dauzka sei herrialdetan banatuta.
Zuzendaritza BatzordeaZuzendaritza Batzordeari dagokionez, presidente batek eta Batzordeak berak boto unibertsal zuzenaren bidez aukeratutako bederatzi batzordekidek osatzen dute. Beste 12 batzordekide enpresaren tamainaren arabera hautatzen dira: lau enpresa txikien ordez, beste lau enpresa ertainen ordez eta beste lau enpresa handien ordez.
Eskualdeek ere euren ordezkariak dituzte, hamazortzi: Debak lau, Urola-Kostak lau, Tolosa-Goierrik beste lau, eta Donostia-Bidasoak sei. Gainra Sektoreetako Elkarteen Presidenteak ere Zuzendaritza Batzordean daude.