Ekonomia -
ENERGIA KRISIA
Eusko Jaurlaritzak familia ahulenentzako laguntza berriak eskainiko ditu ezegonkortasun energetikoaren aurrean
Gizarte-larrialdietarako laguntzetarako hasierako aurrekontua 3.500.000 eurotan handituko da. Era berean, Jaurlaritzak milioi bat euroko dirulaguntza emango dio Gurutze Gorriari.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak hainbat laguntza-lerro berri eskainiko ditu ezegonkortasun energetikoak familia-ekonomietan izan dezakeen eragina arintzeko.
Horretarako, milioi bat euroko dirulaguntza emango dio Gurutze Gorriari energia-pobreziaren aurka borrokatzeko.
Halaber, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako hasierako aurrekontua 3.500.000 eurotan handituko da. Dirulaguntza horrek 40.500.000 euroraino igotzen du Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako zenbateko osoa.
Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, Espainiako Gobernuak finantzatutako elektrizitate-bonu soziala kudeatuko du. EAEren kasuan, 2022rako 4.304.698 euroko funtsa du.