Ekonomia -

Ekoizpen gastuen garestitzea

Turroiaren prezioa % 10 garestituko da aurtengo Gabonetan

Turroia ekoizten duten enpresek euren produktuen prezioa igoko dute, lehengaien eta energiaren garestitzeak bultzatuta. Dena dela, eskaria handitu da, eta iazko hiru milioi kilo baino gehiago ekoiztuko dute.

Xixona turroiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Xixona turroiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Xixona turroiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turroia ekoizten duten enpresek euren produktuen prezioa % 10 garestituko dute aurtengo Gabonetarako, lehengaien eta energiaren prezioaren gorakadak bultzatuta. Hala egingo du, esaterako, Xixonako (Alacant) Confectionary Holding enpresak. Ekoizpen gastu horien gorakada guztiz bezeroari ez helarazten saiatu badira ere, azkenean turroiaren salmenta prezioa % 10 igo behar izan dute.

Aurtengo kanpainan oinarrizko lehengaien eta faktura energetikoaren garestitzea pairatu dute, "ekoizpenaren puntu gorenean" dauden une honetan bereziki, turroia egiteko makinak guztiak martxan dituztelako.

Dena dela, turroiaren eskaria handitu da 2021arekin alderatuta, iazko Gabonetan izandako hiru milioi kilo baino gehiago ekoiztuko baitute aurten. Pandemiagatik "ezohiko" urteak bizi ostean, "Gabonetan etxeetan egon ohi den produktua da turroia", Confectionary Holding enpresaren esanetan.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Gabonak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa