Ekonomia -
PENTSIO DUINAK
Pentsiodunek laguntza soziosanitario publikoa, hurbilekoa eta kalitatezkoa eskatu dute
Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, pentsiodunen mugimendua lau euskal hiriburuetako kaleetara atera da pentsio duinak aldarrikatzeko, eta erakundeei gogorarazteko “eskubideak ez direla adinarekin iraungitzen”.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pentsiodunen mugimendua eguerdi honetan kalera irten da euskal lau hiriburuetan, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, laguntza soziosanitario publikoa, hurbilekoa eta kalitatezkoa aldarrikatzeko. Era berean, erakundeei gogorarazi dio "eskubideak ez direla adinarekin iraungitzen".
Bilboko manifestazioan, parte-hartzaileak pentsio duinen eta osasun publikoaren alde ibili dira kale nagusien barrena, "Osakidetzaren murrizketei ezetz" irakur zitekeen pankarta baten atzean.
Jon Fano Mugimenduko bozeramaileak azaldu duenez, Euskal Herrian 1.000 eurotik beherako pentsioa duten 225.000 pertsona daude, eta horietako hamarretik zortzi emakumeak dira. 1.080 euroko gutxieneko pentsio publikoak ezartzeko beharra azpimarratu du beste behin.
Iruñeko mobilizazioan ere pentsio duinen aldarrikapenak izan dira protagonista nagusiak. Nafarroako pentsiodunek beren pentsioak igotzeko eskatu dute, energia-kostuak handien eta klima-aldaketaren aurkako neurri gisa.